Araba ESIko Murgiako Osasun Zentro berri eta modernoak Zuiako 5.500 bizilagun baino gehiagoren osasun arreta hobetuko du
1.160.000 euro inguruko inbertsioa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak Osasun Zentro berria bisitatu du, osasun-arreta nabarmen hobetuko duena eta Lehen Mailako Arreta indartzea ahalbidetuko duena. Zentroak 645 m2-ko azalera izango du, solairu bakarrean.