Aurkezpena
Aurten Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldiek hogei edizio beteko dituzte. Urte hauetan guztietan, herritarren mesederako ikerketa- eta berrikuntza-proiektu berriak sortzea izan da gure helburua.
Jardunaldi hauek erronka bat eta parte-hartzen duten eragile guztien artean ezagutzak eta esperientziak zabaltzeko aukera ekartzen dizkigute.

Guztiok parte hartzeko ekitaldia
Arabako ESIko, Arabako Errioxako ESIko eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko profesionalek, Ikerketa eta Berrikuntza Sarietan eta ikerketa-taldeak eta proiektuak diseinatzeko eta garatzeko workshopetan parte hartuz.
Biozientzien eta osasunaren arloko Bioarabako, UPV-EHUko, Lascaray ikerguneko eta Gasteizko Udaleko Osasun Saileko ikertzaileak, workshopetan eta Ikerketa eta Berrikuntza Sarietan parte hartuz.
Bio sektoreko enpresek, workshopetan eta ikertzaileen eta enpresen arteko bileretan sortzen diren ideiak babestuz.
Herritarrek, ikerketaren eta berrikuntzaren arloko lanaren onuradun nagusiek, elkarteen eta kolektiboen parte-hartzearen bidez eta Herritarrekiko Topaketari esker.
Workshopak
Gaikako lan-mahaiak, ikerketa biosanitarioaren eta osasunaren arloko profesionalentzat, enpresentzat eta gizartearen ordezkarientzat.
Ezagutzaren Azoka | R2B / B2B bilerak
Ikertzaile, enpresa eta erakundeek interes komunak bilatu eta proiektu biosanitarioak elkarlanean garatzeko bilerak.
Ikerkuntza eta Berrikuntzako Sariak
Osasunaren arloko ikerketa eta berrikuntza lanaren aitortza.
Topaketa Herritarrekin
Jendaurreko solasaldiak; aurten, Haurrak eta Osasuna-ri buruz izango dira.
Egitaraua: 2019ko azaroaren 20an
Ordua | Jarduerak |
|---|---|
| 08:15 | Workshopetako parte-hartzaileen akreditazioa |
| 09:15 | Workshopak |
| 11:15 | Jardunaldien inaugurazio ofiziala |
| 11:45 | Kafe-atsedena |
| 11:45 | Ezagutzaren Azoka |
| 12:15 | Kasu arrakastatsuen aurkezpena eta sari-banaketa. |
| 16:00 | “Bioheroiak sortuz” sarien banaketa |
| 16:30 | Sortu dituzten umeen aldetik Bioheroiak sarien proiektu irabazleen aurkezpena |
| 17:30 | Topaketa Herritarrekin: «Haurrak eta osasuna»
Haurren arteko mahaingurua Herritarrei irekitako saioa |
| 19:30 | Jardunaldien amaiera |
