Ikerkuntza eta berrikuntza jardunaldiak

Workshopetan parte-hartzea

Workshopak taldeko hainbat ekintzaren bitartez elkarreragina ahalbidetzen duten gaikako lan-mahaiak dira. Parte-hartzaileek biozientziari-osasunari buruzko ezagutzak trukatu eta kontzeptu, ideia eta proiektu berriak sor ditzakete.

Workshopetan parte-hartzea da jardunaldietako ekimen nagusia, eta profesional sanitarioak, ikertzaileak, elkarteak eta erakunde publiko eta pribatuak biltzen dituzte, herritarrak onuradun nagusiarekin.

Izen-ematea

Izena emateko, gonbidapena jaso behar da eta/edo laneko online plataformaren bidez sartu.

(Izena emateko esteka, epea ireki aurreko egunetan jarriko da martxan)

Workshop bakoitzerako tokiak mugatuak dira. Parte hartu nahi duzun mahairako lekurik geratzen ez bada, honako helbide honen bidez zuzenean kontsultatu dezakezu:

  • Helbide elektronikoa: jornadasinvestigacioninnovacion@bioaraba.org
  • Telefonoa: 946 123 007

Gaia eta lan-mahaiak

  1. -
  2. -
  3. -
  4. -
  5. -
  6. -
  7. -
  8. -
  9. -
  10. -
  11. -
  12. -
  13. -
  14. -
  15. -

Ezagutzaren Azokan eta R2B / B2B topaketetan parte hartzea

Zer da Ezagutzaren Azoka?

Ezagutzaren azokaren helburua ikertzaileen eta jardunaldietan parte hartuko duten enpresen artean proiektuak garatzea da. Erakusketa- eta topaketa-espazioa eskaintzen du.

Nola hitzartu ditzaket bilerak?

Aurtengo edizioan parte hartuko duten enpresak sakonago ezagutzeko, jar zaitez Bioarabarekin harremanetan eta hitzartu bilerak.

Posta elektronikoz: jornadasinvestigacioninnovacion@bioaraba.org

Aurreko hitzordurik egin ez baduzu, zoaz jardunaldietara azken berrikuntzak eta sektoreko joerak bertatik bertara ezagutzera.

Webgunean galdera ohikoenen erantzunak eta sor daitezkeen arazoak konpontzeko harremanetarako datuak aurkituko dituzu.