Ikertkuntza eta berrikuntza sariak

Bioarabaren Ikerketa eta Berrikuntza Sariak antolatzeko helburua da beren jardunaren bidez, lan zientifiko edo asistentzialaren bidez eta gizartean ekarpen egokia eginda, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea zuzenean hobetzen dituzten pertsonak eta instituzioak errekonozitzea eta saritzea. Sari hauek urtero ematen dira.

Horretarako, Ikerketa eta Berrikuntza Sariak deitzen dira, hurrengo modalitateetan:

  • Egindako ikerlanak: artikuluak, posterrak eta ahozko komunikazioak.
  • Ikerkuntza-proiektuak.
  • Berrikuntza-proiektuak.
  • Ikertzaile hasiberria.
  • 2018ko doktore-tesiak.
  • Ideia berritzaileak.
  • Denbora-bonuak:
    • Ikertzeko denbora-bonuak.
    • Berrikuntzarako denbora-bonuak.

Hautagaitzak aurkezteko baldintzak, eraman beharreko dokumentazioa eta ebaluazio-irizpideak oinarri hauetan dagozkien ataletan azaldu dira.

Lanak hautagaitza bakarrean soilik aurkeztu daitezke Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldietan.

Oinarriak eta lanak bidaltzea

Oinarriei eta lanak bidaltzeko plataformari buruzko informazio guztia Bioarabaren webgunean aurki daiteke, XX. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien atalean: https://www.bioaraba.org/jornadas-2019/

Epea uztailaren 15era arte egongo da irekita.

Bioarabaren webguneko atal horren bidez, jarduerak sustatu, emaitzak aurkeztu eta jardunaldiekin lotutako bestelakoak egingo dira.