2018ko Kudeaketa plana aurkezten du Araba ESIk
Plan berriaren helburu nagusien artean aurkitzen dira: antolakuntza eta kalitate asistentziala hobetzea, funtzionamendu eta pertsonalaren gastuaren kontrola eta integrazioa.
2018ko Kudeaketa Planak erreferentziazkotzat jo du Osakidetzako 2017-2020ko erronka eta proiektu estrategikoak, Kontratu Programa, 2017ko Kudeaketa Plana, Kudeaketa Aurreratuaren eredua, baita Araba ESIko III. World kafean jasotako informazioa, zein 2017ko Open Space Erizainenean, beste dokumentu korporatibo batzuena ere.
Martxoa eta apirila bitartean burututako hainbat saioetan, Araba ESIko Zuzendaritzak 2018rako bere kudeaketa plana azaldu die bai profesionalei bai Araba ESIko ordezkari sindikalei, zein Osakidetzako arduradunei, Deba Garaiko ESIri, Arabar Errioxako ESIri, eta horietaz gain ESIrekin elkarlanean aritu ohi diren erakunde eta entitateei ere.
2018ko Kudeaketa plana