AUO Txagorritxuko Farmazia Zerbitzuak ilara-kudeatzaile bat izango du botikak jasotzeko

Otsailaren 5etik aurrera, Farmazia Zerbitzuko hitzorduak ilara-kudeatzaile baten bidez egingo dira, aipatutako orduaren arabera

AUO Txagorritxuko Farmazia Zerbitzura medikamentuak jasotzera joaten diren pazienteek, otsailaren 5etik aurrera, hitzorduaren tiketa atera beharko dute laugarren solairuan dagoen kola-kudeatzailearen makinatik, igogailuen aurrean, AUO Kanpo Kontsultetan egiten den bezala.

Hala ere, hitzordurik gabe bertaratzen diren pertsonak artatu ahal izango dira, betiere tarte librea badago; beraz, atzerapena aldatu egingo da agendaren egoeraren arabera. Horregatik, lehentasunezkoa da aldez aurreko hitzorduarekin joatea.

Cartel farmacia gestor colas