Alde Zaharreko osasun zentroa, "Establezimendu lagunkoia"
2017ko azaroan osasun zentroak “Establezimendu lagunkoia” izateko konpromisoa hartu zuen, ekimena "Piztu zure auzoa: Ibilbide seguruak" programaren baitan sartzen da.
Programa hau abian jarri zen Vitoria-Gasteizko Landazuri eremuko eta El Pilar auzoko helduen zentro soziokulturalen eskutik. Ibilbide seguruak pertsona helduen autonomia sustatzera dator, izan ere auzoko leku esanguratsuenetan ziurtasunez mugitzea ahalbideratzen dute. Gainera, zirkuituak ariketa egitea ahalbideratzen dute. Bidean pertsona nagusiekin lagunkoiak diren establezimenduak topa ditzakegu eta beharrezko badute, laguntzeko prest daudenak. Logotipo honen bidez irudikatuak daude:
Informazio gehiago: