Aniztasunaren kudeaketa | Araba ESIn jokabide desegokiak jakinaraztea

2018an, aniztasuna kudeatzeko programa bat egiteko erronkari egin behar dio aurre Araba ESIk

Programa horren funtsezko helburuak honako hauek dira:

  • Langileak aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren konpromisoan sentsibilizatzea lortzea
  • Plantilla askotarikoa lortzea, askotariko profilak dituzten profesionalen integrazioa eta inklusioa sustatuz
  • Pertsonen zuzendaritza-politika guztietan aniztasuna zeharkako faktoretzat hartzea

Aniztasunaren kudeaketaren azken helburua da pertsonek arraza- edo etnia-jatorriagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, desgaitasunagatik, adinagatik, sexuagatik edo sexu-orientazioagatik diskriminaziorik ez jasatea.

Proposatutako helburuak lortzeko funtsezko zati bat diskriminaziorik ezaren eta aniztasunaren errespetuaren kultura sustatzea da, Araba ESIko profesional gisa gizonen eta emakumeen arteko errespetuari eusteko neurriak bultzatuz. Kultura hori Humanizazio Planaren parte da.

Araba ESIko profesionalek posta elektronikoko helbide baten eta horretarako jarritako postontzi batzuen bidez beren lan-ingurunean gertatzen den edozein jokabide desegoki jakinarazi ahal izango dute .