Araba ESIa saritu dute arreta integratuan Jardunbide Onak izateagatik
Atzo, Donostian, Euskadiko Arreta Integratuaren Jardunbide Onen III Jardunaldia egin zen. "Pertsonengandik eta pertsonentzako integraziorako esperientziak" izenburupean ikuspegi orokorretik , hain zuzen, profesionalen, pazienteen eta sistemaren arteko elkarreraginak azaldu zituzten.
200 profesional baino gehiagok hartu zuten parte eta honako hauek bildu zituzten barne: ”Ideiak-Erronkak”, Jardunbide On hoberenak eta Integrazioko Proiektu Hoberenak. Izan ere, Araba ESIk zenbait proiektu aurkeztu zituen kategori desberdinetan.
Jardunaldia amaitu orduko parte-hartzaileek bozketa bidez “Jardunbide Ona” eta “Integrazioko Proiektu Hoberena" hautatu zituzten. Bi sariok Araba ESIko profesionalek honako jarduera lan eta proiektuei esker jaso zituzten:
- “Jardunbide Ona” hobereneko saria. “Mendi batetik igo ziren pazienteak gero muino batetik jaisteko. Bestela esanda, min kronikoa duten pazienteentzako kudeaketa asistentzialeko zirkuituak”, Enrique Barez doktorearen esku.
- Integrazioko Proiekturik hobereneko saria.: “Taldeko Interbentzioa”, Lehen Mailako Arretan egituratua, migraina duten pazienteen artekoa, hain zuen, Iñaki Aguirrezabal doktorearen eskutik.
“Ideiak-Erronkak” saria jaso duten lanez gain, “ Entzumen arazoak dituen pazienteari zerbitzua nola egokitu ” eta “Zaintzaileak prestatzeko teknologia berrien gauzapena aurrez aurre joateko denbora eza aintzat hartuta” bi proiektuak ere aurkeztu zuen Araba ESIk.
Iñaki Saralegi doktoreak “Aldez aurreko borondateak Araban” proiektua ere jakitera eman zuen “Jardunbide Onak” izeneko mahaian.