Araba ESIk arrakasta handia izan zuen Osakidetzako Zeladoreen V. Jardunaldian
Pasa den azaroaren 11n, Vitoria-Gasteizko Artiumen Osakidetzako Zeladoreen V. Jardunaldia izan zen; aurten Araba ESIko profesionalek antolatua. Edizio honetan jardunaldiak pazienteen eta profesionalen segurtasuna helburu konpartitutzat jo zuen.
Araba ESIko Alberto Manzano Zuzendari medikoak eta Javier Pedrosa Pertsonaleko Zuzendariak hasiera eman zioten ekitaldiari eta Osakidetzako 120 profesional baino gehiago nahiz Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko ordezkariak bildu ziren hara.
Jardunaldian hainbat profesionalek hartu zuten parte egunez eguneko esperientziak eta bizipenak azaltzeko eta segurtasun arloko proiektuen gaineko berri emateko. Halaber, zeladoreen prestakuntzako ibilbide berria izan zuten hizpide non bere diseinuan Osakidetzako hainbat taldek hartu duten parte.
Aipatzekoa da Joseba Belokiren txirrindulari profesional ohiaren presentzia; berak “Equipo de vida” izenburuko hitzaldia eman zuen.
Ekitaldiari Jose María Armentia, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak agurra eman zion eta Garikoitz Sarriugarte zeladorea eta bertsolariak ez ezik gure ESIko Kantaraba Abesbatzak ere jendea alaitu zuten bere ikuskizun erakargarriekin.