Araba ESIk “Esker On Araba 2017” ospatu du, profesionalak aitortzeko ekitaldia

Pasa den abenduaren 14an Araba ESIk bere profesional eta proiektu onenak saritu zuen jendez beteta zegoen AUO Santiagoko aretoan.

Teresa Pérex eta Gorka Díaz, berriro ere ekitaldiaren  aurkezleak izan ziren. Ekitaldia hasteko Jesus Larrañagak, Araba ESIko gerenteak harrerako hitz batzuk aditzera eman zituen.

“Esker On 2017”k, aurten, bere proiektuak eta ekimenak baliatuz, irudia zabaltzen lagundu dioten ESIko profesionalei nahiz taldeei aipamen bereziak eta sariak eskeini zizkien.

Gero, azaroan izan den Araba ESIko Gabonetako postalen Ume Txapelketaren irabazlea ezagutzera eman zuten. Berorretan Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko pazienteak diren hainbat umek hartu dute parte. Guztietatik Aritz Larrañagak 7 urteko umeak egindako postala aukeratu dute irabazle Gabonetako jaiak zoriontze aldera.

Aitortze ekitaldiaren bidez aurten erretiroa hartu duten Araba ESIko profesional guztien lana omendu eta eskertu dute.

Amaitzeko, gure erakundeko Kantaraba abesbatzak kontzertu txikia eman zuen bertaratutako guztion plazer eta gozamenerako.

Aurkezpena