Araba ESIk ‘Senda-mina... Pediatriarako Ipuinak’ aurkezten ditu
Hemen aurkezten dizkizuegun “Pediatriarako Ipuinak” animaziozko laburmetraia batzuk dira. Horien bidez, instrumental medikoa eta tratamendu medikoa hobeto ezagutzen lagundu nahi diete umeei, modu berean, gaixotasuna hobeto ulertu eta bizi dutenari hitzak jartzeko baliagarri izango dute bilduma hori.
Araba ESIk Ana García de Motiloak idatzitako “Bost Papagai. Ospitaraleko Ipuinak” pertsonaiak eta istorioak marrazki bizidunetara egokitu ditu. Ana, Txagorritxu Ospitalean 20 urteetako maistra egon da, pasa den udan jubilatu zen arte.
Ipuinak bost hizkuntzetara itzuli dituzte eta gurasoek zein profesionalek urte askoan erabili dituzte bai ospitale honetan bai Euskadiko beste hainbatetan.
Animaziozko laburmetraia hauen bidez Araba ESIk gizatasun proeiktuak (Umenización) bultzatea du helburu gure erakunde eta Osakidetzako ospitale eta osasun-zentroetako asistentzia pediatrikoan.
Araba ESIk lagungarri izan dezazuen espero du.