Araba ESIko Euskara Zerbitzuak Arabako Euskara Plan berria prestatzeko Kontraste Foroan parte hartu du
Maiatzaren 9an, esparru desberdinetako 40 eragile inguru bildu ziren Europa jauregian, Arabako Foru Aldundiaren datozen 4 urteetarako Euskararen Plan Estrategiko berria lantzeko.
Datozen hilabeteetan hainbat ekarpen egingo dizkiote Arabako Euskara Zerbitzuek prestatutako hasierako testuari. Planaren erronka nagusietako bat hiztunak aktibatzea eta gure lurraldean euskaraz bizi ahal izateko aukerak bermatzeko baldintzak sortzea da.
Lanabes Jardunaldia
Halaber, ekainaren 4an, Araba ESIko Euskara Zerbitzuak Arabako Foru Aldundiko `ARABAN, EUSKARA LANABES” jardunaldietan parte hartu zuen hainbat erakunde publiko, enpresa pribatu, elkarte eta federazioko ordezkariekin batera.
LANABES proiektua 2015ean sortu zen, 30 enpresaren partaidetzaz egindako “Araban, Euskara Lanean” izeneko hausnarketa saioaren barruan. Bere helburua Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatu, sustatu, handitu eta bitartekoak zein ereduak eskaintzea zen.
Joan den ekainaren 4ko jardunaldian, LANABESek gaur egun arte egindako ibilbidearen balorazio partekatua egin zen, eta ekarpen desberdinak bildu ziren datozen urteei begira.
Euskara Zerbitzutik oso positibo baloratu dute foro hauetako partaidetza, izan ere eskarmentua eta ezagutzak partekatzeaz gain, aukera eman die etorkizuneko elkarlanei begirako oinarriak finkatzeko, eta beraz, gizarte-eragile desberdinen arteko sinergiak eratzeko.