Araba ESIko Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitateko instalazioen hobekuntza
Abuztuan eta irailean egindako lanei esker espazioak nahiko handitu dituzte, bide batez, haur eta bere familiakoen ongizatea areagotzeko balio izan du. Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitatearen eraberrikuntza Psikiatriako Zerbitzuko langileek ere ilusioz jaso dute.
Eraberritzeari esker %50ean areagotu da espazioa eta beharrizain bereziko adingabeentzako banakako gela eta estimulazio baxuko areto bat hornitu dute. Horietaz gain, pazienteen itxarongela handiagotu dute eta unitateko beharrizanen araberako Erizaintza kontrola egokitu baita biltegi txiki bat ere.
Unitateko erizainak, psikiatrak, psikologoa, maistra eta terapeuta okupazionala daude; eta bertan elikatzeko jokabidearen nahasmendua, nahasmendu psikotikoak, nahasmendu bipolarra, depresioak eta jokabidearen aldaketak tratatzen dituzte. Aipatzekoa da patologia horien tratamendu goiztiarra beharrezkoa dela pronostikoa hobetu eta integrazio egokia bideratzeko.