Araba ESIko Interbentzio Erradiologiako taldeak XV SERVEI Kongresua antolatu du
Hodi eta Interbentzio Erradiologiako XV SERVEI Kongresuak 200 profesional baino gehiago bildu zuen Europa Jauregian. Ekitaldiaren antolatzaileak Araba ESIkoak izan ziren eta ekainaren 7tik 10era artean egin zen ekitaldi hori.
Hodi eta Interbentzio Erradiologia (RVI) Erradiodiagnostiko espezialitatearen konpetentzia eremua da eta gaixotasun baskularrak eta ez-baskularrak tratatu eta diagnostikatzeko irudiz gidatutako inbaditzaileak (ahalik eta gutxienean) ez diren teknikak erabiltzen dituena. Teknika horien bidez: zain edo arteria bat barrenetik ireki, miomak edo barneko barizeak tratatu ebakuntza egin eta orbainak utzi gabe; era berean, larruko 2 milimetroko irekigunetik zehar giltzurrun edo birikietako tumorea kentzea bidezkoa da.
Topagunean Hodi eta Interbentzio Erradiologiako lana nazioarteko mailan hizpide izan zen, horretarako, hizlarien esperientzia izan zuten oinarri, baita berrikuntza bidezko etengabeko progresioa ere.
Programa zientifikoak interes handiko mahaiak bildu zituen zenbait gai jorratzeko, besteak beste: Pazientearen segurtasuna, Emakumezko Patologiaren Interbentzionismoa eta Ikusmuga berriak. Azken mahai horretan, teknika berritzaileak aurkeztu zituzten Hodi eta Interbentzio Erradiologia “arma terapeutikoaren” moduan zabaltzeko.
Kongresuak herritarrentzako ekitaldi irekia eskaini zuen larunbatean, bertara aktore-aktoresak, kazetariak, magoak eta kirolariak hurbildu ziren. SERVEIk hitzordua baliatu zuen Elkarte Zientifikoaren 30. urteurrena ospatzeko.