Arabako ESIak 2025an erretiroa hartu dutenen ibilbide profesionala omendu du

Ekitaldia abenduaren 18an ospatu zen AUO Santiagoko areto nagusian

Arabako ESIak errekonozimendu-jardunaldi hunkigarria ospatu zuen abenduaren 18an AUO Santiagoko areto nagusian, 2025ean erretiroa hartu zuten pertsonak omenduz. Erakundeak publikoki eskertu nahi izan zuen urte askotan zehar erakutsitako dedikazioa eta egindako ekarpen baliotsua.

Ekitaldia Andoni Quintanak, Erizaintzako Ikerketa-gainbegiraleak eta Arantxa Vitoriak, Erizaintzako Irakasuntzako ondokoak, gidatu zuten une esanguratsuz betetako saioa. Jardunaldian diplomak eta opariak banatu ziren, detaile horrekin Arabako ESIak esker ona adierazi nahi izan zien langile ohiei. Halaber, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek interpretazio laburrak eskaini zituzten, ekitaldiari giro alaia eta kulturaz betea emanez. Arabako ESIko zuzendari gerenteak, Enrique Bárezek, hitz batzuk eskaini zizkien omenduei, bakoitzak erakundean izan duen konpromisoa eta utzitako arrastoa azpimarratuz. Egindako lanaren garrantzia nabarmendu zuen, baita ESIaren hazkundean eta sendotzean izan duten eragina ere.

Ospakizuna luntx lasai batekin amaitu zen, une horrek oroitzapenak partekatzeko, solasean aritzeko eta giro hurbil eta beroan agur esateko aukera eman zuen.