AUO Txagorritxuko 3. B solairua, Kirurgia Baskularra, Arabako ESIko Gabonetako Apaingarrien VII. Lehiaketaren irabazlea

Bigarren saria AUO Txagorritxuko Onkologia Erradioterapikoarentzat izan da eta hirugarren saria Arabako ESIko Kalitatea eta Pazienteen Segurtasunerako

Lehiaketaren helburua da asistentzia humanizatzea eta profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta senideen artean motibatzea eta ilusioa sortzea.

Zazpigarren edizio honetan 27 konposiziok parte hartu dute, osasun-zentroek, zerbitzuek, taldeek eta unitateek aurkeztuak, sormena, ilusioa eta talde-lan handia islatuz.

Apaingarri guztiek material birziklatuak izan dituzte agertokiak osatzeko, hala nola eskularruak, zabor-poltsak, kartoizko kutxak, zura, pinaburuak, artilea, kotoiak, hostoak, bateak, papera eta paper-biribilkiak, adarrak, botika-pote hutsak, etab.

AUO Txagorritxuko 3. B solairuak, Kirurgia Baskularrak, aurkeztutako apaingarria izan da irabazlea. Dekorazioak "Baskularrak etxe berria du" du izena,  eta, horren bidez, bere instalazio berriak ezagutzera gonbidatzen gaituzte, lehen AUO Santiagoko 6. A solairuan zegoen unitatea lekuz aldatu ondoren. Bigarren saria AUO Txagorritxuko Onkologia Erradioterapikoak irabazi du, eta hirugarren saria Arabako ESIko Kalitatea eta Pazienteen Segurtasunak jaso du.

Zorionak irabazi duten lankideei eta eskerrik asko urte hauetan zuen denbora ESIa apaintzen ematen duzuenei, gure zentroak lagunkoiagoak, gizatiarragoak eta abegikorragoak izaten lagunduz!

Zorionak eta Urte Berri On!!

Apaingarri irabazlea

Bigarren saria

Hirugarren saria

Lehiaketako parte-hartzaileak

Erradiologia | AUO KKKK

Erradiologia | Olagibelgo Osasun Zentroa

Zabalganeko Osasun Zentroa

Arropategi | Olagibelgo Osasun Zentroa

Arabako ESIko Kalitatea eta Pazienteen Segurtasuna

Erditzeen Unitatea | AUO Txagorritxu

Larrialdietako harrera | AUO Txagorritxu

Endoskopiak | AUO Santiago

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Araba | Olagibelgo Osasun Zentroa

Larrialdietako harrera | AUO Santiago

Alergologia | AUO KKKK

1. B Pediatria | AUO Txagorritxu

Pediatria | AUO KKKK

Aurrezaintzako medikuntza | AUO Txagorritxu

Kardiologia | AUO KKKK

Kontsulta baskularra | AUO KKKK

Nefrologia | AUO KKKK

Gazalbide-Txagorritxuko Osasun Zentroa

3. B Kirurgia Baskularra | AUO Txagorritxu

6. C Hematologia, Endokrinologia eta Dermatologia | AUO Txagorritxu

Hemodialisia | AUO Txagorritxu

ABU | AUO Txagorritxu

Pediatriako larrialdiak | AUO Txagorritxu

Olagibelgo Osasun Zentroa

Garbiketa | AUO KKKK