Arabako ESIk 2. saria jaso du Osakidetzan Euskara Sustatzeko Jardunbide Egokiak Aitortzeko Jardunaldian
Joan den abenduaren 12an, Arabako ESIko Hitza Hartu ekimenak Euskara Sustatzeko Jardunbide Egokiak Aitortzeko 2. saria jaso zuen Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian egindako jardunaldi batean
Hitza hartu Arabako ESIko profesionalei zuzendutako prestakuntza-proposamena da. Proiektu honen helburua da zerbitzu, atal edo unitate bereko profesionalak, binaka bildu eta euskaraz lanean hastea eta Euskara Zerbitzuak jarraipena egitea sei astetan zehar.
Javier Mentxaka Arabako ESIko Euskara Zerbitzuko teknikariak defendatu zuen proiektua, eta bertaratutakoen aldetik oso harrera ona izan zuen, bigarren saria merezi izan baitzuen.
Horrelako proposamenek komunikazio-ohiturak aldatzen eta Osakidetzan euskararen erabilera sustatzen laguntzen dute.