Arabako ESIk ongietorria eman die 93 egoiliar berriri

Asteazkenean, ekainak 1, AUO Santiagon Arabako ESIn egoitzaldia hasiko duten profesional berriei Harrera Jardunaldia ospatu zen

Guztira 93 egoiliar: 45 BAME, hainbat ospitale-espezialitatetakoak eta 22 Familia eta Komunitate Arretakoak, BAPE 1, BAFE 1, eta erizaintzako 24 egoiliar: Pediatriako eta Eremu espezifikoetako 2 BAEE, Familia eta Komunitate Arretako 6, Obstetrizia eta Ginekologiako 4, Laneko Medikuntzako 1 eta Osasun Mentaleko 11, gure erakundean sartu dira espezialista gisa duten prestakuntza osatzeko.

Egoiliar berri hauek gure autonomia erkidegotik nahiz estatu osoko hiri eta probintzietatik datoz: Cádiz, Almería, Iruñea, Santander, Valladolid, Burgos, Zamora, Alacant, Salamanca, Kordoba... eta baita Aljeria, Paraguai edo Boliviatik ere.

Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari, Mikel Sánchezen, eta Arabako ESIko zuzendari kudeatzaile, José María Pérezen, ongietorriarekin hasi zen ekitaldia, eta etorkizuneko profesionalei aholku batzuk emateko aprobetxatu zuen, egoiliar gisa izandako esperientziaz hitz eginez. Horretarako, pazienteekin hurbilekoak izatearen garrantzia nabarmendu zuen, etapa horretan profesional gisa prestatzen jarraitzearen garrantzia, eta gainerako ikaskideekin batera esperientzia gozatzearen garrantzia, betiere ardatz nagusitzat pazienteak izanik.

Bestalde, Lander Hijonak, Arabako ESIko egungo zuzendari medikoa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko ikasketaburua eta Irakaskuntza Batzordeko jarduneko presidentea, eta Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko ikasketaburua, María Jesús Sernak, Arabako ESIko irakaskuntza-unitateak, irakaskuntzan sustatzen diren jarduerak eta gaur egun lantzen ari diren ildo estrategikoak aurkeztu zituzten. Zeharkakotasunetik lan egitearen garrantzia nabarmendu zuten, prestakuntzarako puntu komunak bilatuz.

Era berean, Julia Garcíak, Pneumologiako BAMEko tutoreak, eta Izaskun Antúnezek, Familia eta Komunitate Arretako BAEEko tutoreak, tutorearen figura balioetsi zuten egoiliar bakoitzarentzat ezinbesteko laguntza gisa, betiere ilusiotik eta profesionaltasunetik abiatuta.

Gertueneko zatia espezialitate desberdinetako hiru egoiliarrek egin zuten: Marta Rodríguez, Laneko Medikuntzako BAEE 1, Nerea García de Garayo, Urologiako BAME 1 eta Ignacio Garrapiz, Familia eta Komunitate Arretako BAME 4.

Jardunaldia amaitzeko, Arabako ESIko zuzendariorde medikoa, Marta Quintanak, hartu du lekukoa AUOko Ikasketa Buruzagitzan, eta egoiliar berriei azaldu zien zer-nolako garrantzia duten apaltasunak, talde-lanak eta hastear dauden urteei aurre egiteko jarrerak.

Egoiliar berri hauekin, Arabako ESIk, gaur egun, 302 egoiliar ditu prestakuntza-fase guztietan. Horietatik, 179 Arabako Unibertsitate Ospitaleko BAME, BAPE eta BAFE dira, 69 Familia eta Komunitate Arretako BAME, 3 Laneko medikuntzako BAME, 2 Laneko medikuntzako BAEE, 8 Obstetrizia eta Ginekologiako BAEE, 22 Osasun mentaleko BAEE, 12 Familia eta Komunitate Arretako BAEE, eta 4 Pediatria eta Arlo espezifikoetako BAEE.

Con estas nuevas incorporaciones, la OSI Araba suma ya en la actualidad un total de 302 residentes en todas las fases de su formación. De ellos, 182 son MIR, PIR y FIR en el Hospital Universitario de Araba, 69 son MIR de Atención Familiar y Comunitaria, 3 MIR de Medicina del Trabajo, 2 EIR de Medicina del Trabajo, 8 EIR de Obstetricia y Ginecología, 22 EIR de Salud mental, 12 EIR de Atención Familiar y Comunitaria y 4 EIR de Pediatría y Áreas específicas.