Arabako ESIk parte hartzen du erakundean Kudeaketa Aurreratua sustatzeko jardunaldian

Joan den irailaren 24an egin zen Euskaliten (Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa) Osasun Aurreratuaren Taldearen azken bilera eta gaia “Lidergo parte-hartzailea eta aldaketa” izan zen

Euskalit Eusko Jaurlaritzak lagundutako fundazioa da euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, euren lehiakortasunari  laguntza emateko eta, horrela, Euskadiren garapen jasangarriari laguntzeko. Hori guztia lantalde konprometitu, profesional eta motibatuarekin.

Jardunaldi horien helburua da Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren alderdietan sakontzea, aurretik lantaldeak lehenetsitakoak, eta erakundeetan inplementatutako jardunbide onak aurkeztea, lidergo parte-hartzaileari eta aldaketari buruzkoak, hain zuzen ere.

Oraingoan, Estibaliz Cristóbalek, Arabako ESIko Zainketen Ikerketen gainbegiraleak aurkeztu zuen nola inplementatzen ari den Zainketetan Bikaintasuna duten Zentro Konprometituak® (CCEC-BPSO) programa gure erakundean, oinarrizko osagai gisa 2017tik Erizaintzako Zuzendaritza garatzen ari den lidergoa erizaintzan ereduaren barruan

BPSO programak azpimarratzen duen alderdirik adierazgarrienetako bat da profesionalak ohiko jardunbide klinikoan aldaketaren liderrak izatea indartzea, jardunbide onak aplikatzeko eta horiek iraunarazteko.

Arabako ESIrekin batera, Bidasoako ESik, IMQ-k (Igualatorio Mediku Kirurkikoak) eta Bizkaiko Osasun Mentalaren Sareak.