Arabako ESIko administrariek ahozko komunikazio onenaren saria jaso dute Osasun-Administrarien VI. Biltzar Nazionalean
Azaroaren 14an eta 15ean, "Existimos" lelopean, Malagako Virgen de la Victoria Unibertsitate Ospitalean ASANDAS Kongresu Nazionala egin zen
Biltzarra Andaluziako Osasun Administrarien Elkarteak (ASANDAS) antolatzen du, osasun arloan administrazio funtzioak betetzen dituzten profesionalentzako erreferenteetako bat izateko helburuarekin.
Administrazioko langileek osasun-zentro bakoitzean egiten dituzten jarduerek eta zereginek bilakaera azkarra izan dute azken urteotan, teknologia berriak sartzeaz gain, egindako lanak ere aldatuz.
Bi jardunaldi horietan, besteak beste, tailerren bi bloke, ponentziak, ahozko komunikazioak, sariak eta posterrak egin ziren, baita amaierako hitzaldi bat ere.
Horrela, kongresu honetan, askotariko alderdiak jorratu ziren, hala nola entzute aktiboa, gatazken konponketa, sare sozialen erabilera, eta herritarrek parte hartzeko jardueretan administrazioko langileen presentzia, gertakariak, errealitateak eta etorkizunerako aukerak.
Bestalde, profesional horiek komunikabideen bidez duten ikusgarritasuna, errekonozimendu profesionalaren aldeko borroka eta motibazio pertsonala zein profesionala ere izan ziren bileraren aurkibide tematikoa.
Arabako ESIko administrazio-langileek "El cuidado de lo invisible, manos generosas (eskuzabalak)” izenburupean aurkeztutako ahozko komunikazioak lortu zuen lehen saria.
Egileak: María Jesús Ruiz Lora, Matea Rojo Muñoz, Begoña Abad Brazo eta Markel López de Bergara Letona.