Arabako ESIko BAFE, BAME 4 eta BAPE egoiliarrei agur hunkigarria

2025.7.22

Joan den uztailaren 18an, AUO Santiagoko areto nagusian Arabako ESIko BAFE, BAME 4 eta BAPE egoiliarren agur ekitaldia ospatu zen

Ekitaldia Julia Amaranta Garcíak, Pneumologiako Irakaskuntza Unitateko tutoreak, gidatu zuen, eta ongietorri eta ospakizun hitz batzuekin eman zion hasiera jardunaldiari. Enrique Bárez Arabako ESIko zuzendari gerenteak hitz batzuk eskaini zituen, eta azken 4 urteetan Arabako ESIan prestakuntza-aldia amaitu duten profesionalen konpromisoa eta bokazioa nabarmendu zituen.

Marta Quintanak, Arabako Unibertsitate Ospitaleko ikasketa-buruak, esku-hartze nabarmena egin zuen egoitzaren ibilbideari buruzko gogoeta eginez eta egoiliarrek lau urte hauetan izan duten etengabeko eraldaketa eta bilakaera azpimarratuz.

Bestalde, María Jesús Sernak, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko ikasketaburuak, 2021ean ospatu zen harrera-jardunaldia gogoratu zuen, urte horretan egoitza hasi baitzuten, gainera, pertsonengan oinarritutako prestakuntza-prozesu baten garrantzia azpimarratu zuen, lankidetzan oinarritutakoa eta errealitate sozialera nahiz norbanakoen beharretara egokitua.

Jardunaldiak Arabako ESIko tutoreei egindako omenaldiarekin jarraitu zuen, non irakasleek eta egoiliarrek parte hartu zuten. Esperientziak eta bizipenak partekatu zituzten Iñaki Zorrillak, Osasun Mentaleko tutoreak; Adrián Sáezek, Familia eta Komunitate Arretako BAME 4; Maxi Gutiérrezek, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko BAMEko tutoreak, eta Cristian Figueroak, Anestesiologia eta Bizkortzeko BAME 4.
Egiaztagiriak banatu ondoren, Rocío Bordallok, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako BAME 5, publikoa hunkitu eta entzule guztien txalo zaparradak eragin zituen eskainitako interpretazio liriko batekin ekitaldiari amaiera emanez.
Agur jardunaldiak, amaiera baino gehiago, aro berri baten hasiera ekarri zuen, profesional berrien bokazio eta etorkizun itxaropentsua ospatuz.