Arabako ESIko BAME 5 Egoiliarrei agurra jardunaldia

Joan den ostiralean, irailak 19, AUO Santiagoko areto nagusian Arabako ESIko BAME 5en agurra jardunaldia ospatu zen

Jardunaldia Ibon Lópezek, Barne-medikuntzako BAME 5 egoiliarrak gidatu zuen gertutasunez eta umorez. Bere hitzek animoa eta esker ona helarazi zieten bai ikaskideei bai prestakuntza-prozesuan lagun izan duten irakasle-taldeari.

Adierazpen aipagarrien artean, Arabako ESIko zuzendari medikoak, Juan Timiraosek, sentsibilitatez betetako hitzak eskaini zituen, espezialista berriei medikuntzaren giza dimentsioa inoiz ez ahazteko eskatuz: paziente bakoitzari arretaz eta enpatiaz begiratzea eta entzutea.

Bestalde, Marta Quintanak, Arabako Unibertsitate Ospitaleko ikasketaburuak, prestakuntza-prozesuari begirada sinbolikoa eskaini zion, eta bere esku-hartzea bost urte hauetan egoiliarren hazkundea, bilakaera eta eraldaketa sinbolizatzen duten erreferentzia artistikoekin aberastu zuen.

Beste momentu aipagarrienetako bat  bertan jazotako mahai-ingurua izan zen, tutoreei eta egoiliarrei omenaldia egin baitzitzaien. Ana San Sebastianek, Medikuntza Intentsiboko tutoreak, eta Izaro Arriolak, Barne Medikuntzako egoiliarrak, egindako bideari buruzko bizipenak, istorioak eta gogoetak partekatu zituzten, egunerokotasunean eraikitzen den giza loturari balioa emanez.

Espezialitatearen amaieraren ziurtagiriak banatu ondoren, Rocío Bordallok, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BAME 5, publikoa hunkitu zuen interpretazio liriko batekin ekitaldia itxiz. Taldekideek txalo bero batekin hartu zuten bere emanaldia.

Agurra baino gehiago, jardunaldiak aro profesional berri baten hasiera sinbolizatu zuen, egindako lana eta espezialista berrientzat orain hastear den bidea aitortuz.