Arabako ESIko diziplina anitzeko talde batek Ahozko Komunikazio Onenaren lehen saria jaso du ANECORM Kongresuan
Ahozko Komunikazio Onena lortu duen proiektua presioa maneiatzeko gainazal berezien kudeaketa zentralizatuan oinarritzen da, presio-ultzeren prebentzioa hobetuz eta laguntza-baliabideak optimizatuz
Urriaren 1etik 3ra, Bilbon Baliabide Materialen Erizaintza Koordinatzailearen Elkarte Nazionalaren (ANECORM) 18. kongresua ospatu zen Euskalduna Jauregian. Bertan, Estatu osoko profesionalek osasun-kudeaketan aurrerapenak partekatu zituzten. Esparru horretan, Arabako ESIko taldeak Idoia Beistegui, Erizaintzako Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorretako ondokoa, buru zuela “Gestión informatizada y centralizada de las superficies especiales de manejo de la presión (SEMP)” izeneko ahozko komunikazioa aurkeztu zuen, Ahozko Komunikazio Onenaren lehen saria jasoz.
Saritutako taldea Arabako ESIko hainbat zerbitzutako profesionalek osatu zuten, hala nola Idoia Beisteguik, Erizaintzako Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorretako ondokoa, Cristina Quesadak, Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzaren Baliabide Materialen ondokoa, Miguel Ángel Martínezek, Santiago AUOko Informatikako teknikari espezialista, German Matillak, Santiago AUOko Zelarien burua eta José Luis Cubinok eta Dario Acostak, Santiago AUOko zelarien arduradunak.
Aintzatespen horrek azpimarratzen du diziplinarteko lankidetzaren balioa eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua, asistentziaren kalitatea hobetzeko motor gisa.









