Arabako ESIko egoiliarrek eskoliosisari buruzko formazio jardunaldi bat antolatu dute
AUO Santiagon eskoliosisari buruzko jardunaldi-tailer bat egin zen, Euskadiko eta Nafarroako Errehabilitazioko egoiliarrak bilduz
Joan den otsailaren 6an, AUO Santiagoko areto nagusian, eskoliosiari buruzko jardunaldi bat egin zen, Arabako ESIko egoiliarrek antolatuta, Osakidetzako ESIetako Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko egoiliarrei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoiliarrei zuzenduta. Ekimenak, ezagutzak eguneratu eta trebetasun klinikoak indartu nahi izan zituen patologia horri heltzerako orduan.
Guillermo Ríos Bame 1ak, jardunaldiari eman zion hasiera eta errepaso anatomiko bat egin zuen. Ondoren, Sara Pérez de las Heras, espezialitateko BAME 2ak, azterketa fisikoko eta proba osagarriei buruzko blokea aurkeztu zuen.
Alicia Beatriz Natal BAME 3ak, tratamenduaren atala garatu zuen; ondoren, Mauricio Ozair BAME 4ak heldu zion berriro gaiari, aukera terapeutikoetan eta horien aplikazio praktikoan sakontzeko.
Jardunaldiak tailer praktiko batekin jarraitu zuen. Bertan, bertaratutakoek ikasitako edukiak aplikatu ahal izan zituzten, eta, amaitzeko, laburpen eta ondorio tarte bat egin zen, erakunde desberdinetako egoiliarren artean partekatutako prestakuntza-goiz bati amaiera emateko.



















