Arabako ESIko ZIUk mUCIka proiektua jarri du abian
Ekimen honen helburua da ospitale ingurunea gizatiartzea eta aldizkako kontzertu txikien bidez lasaitasun eta konexio uneak eskaintzea
Joan den apirilaren 24an, Arabako ESIko Medikuntza eta Zainketa Intentsiboetako Unitateak mUCIka proiektua jarri zuen martxan. Proiektu hunkigarri eta eraldatzaile hori kontzertu berezi batekin gauzatu zen, COVID-19aren pandemiaren unerik zailenetan babesa eskaini zuten zerbitzu medikoei eskerrak emanez.
Ekimen honek aldizkako kontzertu txiki batzuen hasiera markatuko du, ospitaleko giroa abegikorragoa sortzeko asmotan. Musikaren bitartez, pazienteei aisialdirako eta lasaitasunerako une bat eskaintzea du helburu, ZIU bezalako ingurune konplexu batean atseden emozionala eskainiz.
mUCIka proiektua ZIUren humanizazio programaren barruan kokatzen da, eta Arabako ESIaren Humanizazio Planarekin bat egiten du, erakundeak hurbilagoko osasun arretarekin, arreta enpatikoarekin eta pertsonengan zentratutakoarekin duen konpromisoa indartuz.
ZIUko taldeak eskerrak eman nahi dizkie Joseba Cabezasi, Beatriz Benitezi eta Mikel, David eta Alex musikariei. Beraien eskuzabaltasunari eta konpromisoari esker, musika emozioak hurbiltzeko gai den tresna indartsu bihurtzeagatik.
ZIUko taldea
















