Arabako ESIren COVID-19aren aurkako txertaketa-puntua AUO Santiagora behin-behinean lekualdatzen da
AUO Txagorritxuko COVID-19aren aurkako txertaketa-puntua AUO Santiagoko Eguneko Ospitale zaharrera lekualdatuko da urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra
Otsailaren 4tik aurrera AUO Txagorritxura itzuliko da
Datorren otsailaren 2an AUO Txagorritxuko Zerbitzu Orokorren eraikineko (E area) Larrialdietako instalazio berriak irekiko direnez, jakinarazten dizuegu COVID-19aren aurkako txertaketa-puntua, gaur egun kokapen horretan dagoena, urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra bitartean AUO Santiagoko Eguneko Ospitale zaharrera lekualdatuko dela. Txertaketa-gune horrek goizeko eta arratsaldeko txandakako zerbitzua eskainiko du, eta San Martín Osasun Zentrokoarekin batera irekita egongo da, helduei txertoa jartzeko.
Otsailaren 4tik aurrera, txertaketa-puntua AUO Txagorritxuko Larrialdi zaharretara lekualdatuko da berriro, espazioa gaitu ondoren.
Azpimarratu behar da haurren txertaketa urtarrilaren 26an eta 27an egingo dela AUO Txagorritxuren egungo kokalekuan, eta txertaketa-puntu berrian otsailaren 4tik aurrera berrerartuko dela.