Arabako ESIren krosak XIII. edizioa ospatu du Ania Hernández-en garaipenarekin
Lasterketan erakundeko zentro eta zerbitzuetatik etorritako 31 korrikalarik parte hartu zuten
Joan den maiatzaren 25ean, Arabako ESIaren XIII. Krosa egin zen, eta, historian lehen aldiz, emakume batek irabazi zuen sailkapen nagusia. Guztira 31 parte-hartzaile, horietatik ia erdiak lehen aldiz lehiatzen zirela, 4500 metroko distantzia egin zuten, Zabalganako basoaren ingurune naturalean.
Emakumezkoen kategorian, irabazlea Ania Hernández izan zen, Osasun Mentaleko erizaina, bigarren Omayra Amezkua, Larrialdietako erizaina, eta hirugarren Susana Benito, ebakuntza-gelako zeladorea. Gizonezkoen kategorian, berriz, Octavio Pérez, Endokrinologia eta Nutrizioko medikua izan zen lehena helmuga gurutzatzen; bigarren Gorka Sáenz de Buruaga geratu zen, Prebentzioko Oinarrizko Unitateko administraria, eta hirugarren José Montero, Larrialdietako ebakuntza-gelako zeladorea.
Ibilbidean zehar Iñaki Blancok eta Rakel Atxerandiok bizikletaren gainean 31 korrikalarien segurtasuna zaindu zuten, Alfredo Blaskok bere kamerarekin lasterketako unerik esanguratsuenak harrapatzen zituen bitartean.
Lehiaketa amaitzean, parte-hartzaileek hamaiketako aberats batez gozatu zuten lorategian eta Zuazoko eskola zaharreko instalazioetan indarberritzeko, eta bertan ere banatu ziren garaikurrak.