ARABAKO ODOL BANKUA OLAGIBELEKO ANBULATORIORA PASA DA

Arabako Odol Bankuak lekualdaketa izan du. Santiagon 26 urtez egon ostean, handik gertu dagoen Olagibel anbulatoriora pasa da uda honetan. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren arduradun nagusiaren hitzetan, Miguel Angel Vesga arabarra, “kokapen berria atseginagoa da eta bertara odol-emaileak errazago sar daitezke”.

Zentroa Osakidetzaren menpe dago, eta bera misioa da odolaren eta ehunen hornikuntza eta erabilera zuzena bermatzea. Gainera, odolaren eta bere deribatuen tratamenduan eta ikerketan Europa mailan erreferentziako zentro bat da.

Odola ematea asko aldatu da mende-laurden batean. Laurogeigarren hamarkadan ospitale beste banku zegoela gogorarazten digu Vesgak. Berari Osakidetzak eskatu zion 1987an hura antolatzea. Hasiera batean lurralde bakoitzean banku bat sortu zuten eta geroago Euskal Zentroa, Galdakao Ospitalean kokatu zutena.

Han odolaren eta ehunen prozesu osoa (analisiak, bilketa, etab.) zentralizatzen da, egunero bidaltzeko Euskadiko ospitale pribatu eta publikoetara behar dituzten kantitateak. Jasotako odol-emate guztiak Galdakaora egunean bitan bidaltzen dira. Horretarako erabiltzen dituzte ospitale bakoitzak behar dituen produktuekin jatorrizko lekura bueltatzen diren garraio espezifikoak. Odolaz gain bidaltzen dira ehunak, besteak beste, kornea, hezurrak, larruazala, bizkar-muina, zilbor-hestea, ikerketarako laginak, etab.

Zerbitzua eguneko 24 ordutan dabil, eta lanean 150 pertsona. Euskadik 500 emate bat behar ditu egunean.

Aspalditik emate arloan Araba lehen postuetan dago 24.000 unitaterekin. Vesgaren iritziz sustapenak, eta gizartearen erosotasunak  eta altruismoak azaltzen dute egoera hori.