AUO-k abenduan abian jarriko ditu pazienteak identifikatzeko eskumuturrekoak

Abenduaren 1ean, AUOn hasiko dira erabiltzen pazienteak identifikatzeko eskumutur korporatibo berriak. Horiei esker, pazienteak identifikatzeko sistemak hobera egingo du, eta halaber, sistema ezartzeak dakar inprimagailuak zenbait puntutan jartzea: harrera nagusia, larrialdietako harrera, eguneko ospitalea, proba osagarrien aldea, eta abarrean.

Aipatzekoa da eskumutur hauek segurtasuneko tresna bat besterik ez direla, pazientearen edo lagunaren datuak alderatzeko. Prozedura inbaditzaile edo arriskutsu bat egin aurretik, beti galdetu behar dizkiogu pazienteari izena tea jaiotze-data, eta hauek erkatu behar dira identifikatzeko eskumuturrarekin.

Osasun-zentroetan zuzen identifikatzea eta arreta eman behar zaion pazientea dela ziurtatzea ezinbesteko neurriak dira akatsak saihesteko. Pazienteak identifikatzeko ohiko erek (logela edo ohearen zenbakia, diagnostikoa edo ezaugarri fisiko edo psikologikoak) erakutsi dute ez direla oso eraginkorrak, akatsak saihesteko. Ahozko identifikazioa ere ez da nahikoa, batzuetan pazienteak ezin baitu berbarik egin: sedaziopeko pertsonak edo inkontzienteak, arreta galdu dutenak edo pertsona nahasiak. Beste alde batetik, hizkuntzarekin oztopoak eta entzuteko arazoak ere egon edo pazienteak oso gazteak izan daitezke. Faktore horiek handitzen dute akatsa bat egoteko probabilitatea.

Txarto identifikatzea da segurtasuneko beste istripu batzuen jatorria; besteak beste, medikamentuak txarto agintzea, ebakuntza kirurgikoak, diagnostikoa egiteko probak, hemoderibatu eta odol-transfusioak, eta abar.

Paziente ospitaleratuaren kasuan, badago nazioarteko akordio bat, egonaldian zehar uneoro pazientearen identifikazioa jakitea ahalbidetzen duen eskumutur edo besoko bat erabiltzeko.

2013an, Unibertsitate Ospitaleak ezarri eta zabaldu zuen “AUOn pazientearen identifikazio nabariaren” lehen prozedura.

Gainera, Osakidetzak lehenetsi du pazientearen inplikazioa bere segurtasun klinikoan, jarduteko oinarrizko ildo estrategiko bat gisa. Horretarako, 2015eko apirilean, kanpaina bat atera du, paziente, senide eta zaintzaileei jakinarazteko mezu erraz eta zehatzak, segurtasuna hobetze aldera hiru arlo zehatzetan: pazientearen identifikazioa, informazioa bidaltzea eta farmaziako tratamendua.