AUO-K JASO DU ODOL-EMATE ALTRUISTAREN SARIA

Ekainaren 14an Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) jaso zuen Palentzian sari hau: “Espainian 2014ko Odol-emate altruistaren merezimendua”. Arabako Odol-emaileen Elkarteak egin zuen proposamena. Hain zuzen, data horretan da Odol-emailearen Mundu Eguna.

Horrela, Odol-emaileen Espainiako Federakuntzak aitortza egin nahi dio ospitale honetatik Arabako elkarteak urte askotan egin duen lan altruista eta emankorrari.

AUO-ren izenean Agustín Alzolak, Arabako Odol-emaileen Elkarteko diruzainak jaso zuen, Agustín Manceñidok, Espainiako Federakuntzako Presidenteak, emanda. Ekitaldian sariak eman zizkieten Emaile garrantzitsuenei eta Pertsona ospetsuei eta Erakundeei.