AUO-ko argiketarien ekimen bati esker, energia aurreztu eta argiztapena hobetuko da

AUO-ko argiketari talde batek martxan jarri du neurri erraz bat, baina bide batez eraginkorra, solairu bakoitzeko hallen argiztapena hobetzeko, eta, gainera, diru nahiko aurrezteko.

Orain erabiltzen diren lanpara zaharrek 60 watt kontsumitzen dute, eta 6.000 orduko bizitza baliagarri bat dute; berriz, “led” motako lanpara berriak 20 wattekoak dira, eta 60.000 orduko iraunkortasuna dute. Kontuak ezin dira argiagoak izan: kontsumoaren heren bat murrizten da, eta bizitza baliagarria hamar aldiz handiagoa. Kalkulaturiko aurrezkia 3 eurokoa da eguneko eta solairuko (adibidez, Txagorritxuk 9 solairu ditu). Beraz, energia aurrezte garrantzitsu bat, inbertsio guztia 208 egunetan amortizatzen baita.

Aurrekoarekin batera, argiztapena hobetzea lortzen da. Lanperen aldaketa Txagorritxuko lehen solairutik hasi da, ilun samarra baitzen. Orain, era bat aldatu da argiztapen hori teknologia berriei esker, eta batez ere, gure argiketarien profesionaltasunari esker.

Zorionak!