AUO-ko psikiatriako ikerketako talde berria
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) badu psikiatrian ikertzaile talde berri bat, interes bereziko hogei lan ildo inguru garatzen duena. Ana González-Pinto doktoreak zuzentzen du nazioarte mailan erreferentea den punta-puntako zerbitzu hau.
Zenbaki honetan gainetik aurkezten ditugu pertsonak eta proiektuak, geroago ikertzaileen jardueran sakontzeko konpromisoarekin.
Monika Martínez-Cengotitabengoa. Farmaziako Dk.
CIBERSAM-eko doktoratu ondoko ikertzailea eta UNED-eko irakaslea. Neurobiologian ikerketako arduraduna eta saio klinikoetako koordinatzailea. Jatorrian mikrobiotikako papera eta depresioan hanturaren ondorioei buruzko ikerketa. Funtzionamendu neuropsikologikoa eta hanturaren perfila buru-hilketaren portaeran.
Cristina Bermúdez-Ampudia. Doktoratu aurreko estatistikoa.
Proiektuen analisi estatistikoen eta datuak balioztatzearen arduraduna.
Susana Alberich Mesa. Doktoratu aurreko matematika.
CIBERSAM-eko ikertzailea. Proiektuen analisi estatistikoen eta datuak balioztatzearen arduraduna.
Itxaso González-Ortega. Psikologiako doktorea.
Doktoratu ondoko ikertzailea eta EHU-ko irakaslea. FI-STAR (nahasmen bipolarrarentzako on line terapia) eta lehen episodio piskotikoetan Kannabisaren kontsumoari uzteko terapiaren proiektu kognitiboari buruzko ikerketa.
Amaia Ugarte Ugarte. Doktoratu aurreko psikologoa.
Nahasmen bipolarra duten pazientengan Mindfulness-en oinarritutako terapia kognitiboa psiko-hezkuntzaren aldean egindako ikerketa, eta erditu ondoko depresioa prebenitzeko terapia psikologikoaren proiektua arrisku handiko pazienteengan.
Miryam Fernández Hernández. Doktoratu aurreko psikologoa.
Eskizofrenian disfuntzio inhibitorioa ebaluatzeko elektroentzefalografiaren erabilerari buruzko ikerketa.
Adriana García-Alocén. Doktoratu aurreko psikologoa.
Mastermind (depresioan telemedikuntzaren ikerketa) Memap saio klinikoaren ( metilfenidatoaren erabilera mania akutuetan) proiektu europarraren ikerketa.
Patricia Vega Perez. Doktoratu aurreko psikologoa.
Eskizofreniaren bigarren episodioetako determinatzaile kliniko eta neurobiologikoei buruzko ikerketa.
Jone Zugasti Egidazu. Doktoratu aurreko psikologoa.
Psikosiko arrisku handiko pazienteengan oinarrizko prebentzioaren ikerketa: antzematea eta interbentzio goiztiarra.
Saínza García Fernández. Doktoratu aurreko biologoa.
Nerabezaroan psikosiko lehen episodioetan estres-markatzaileei jarraipenei buruzko ikerketaren doktorego-tesia egiten ari da.
Nagore Portillo. Ikerketa taldeko administrari-idazkaria.