AUO Santiagok "Basatiak" nesken eta blusen bisita jaso du

Tradizioari jarraiki, atzo abuztuak 5, Andre Maria Zuriaren eguna, Basatiak koadrila bere urteroko hitzordua bete zuen eta ingresatutako pertsonen artean loreak eta lepoko zapiak banatu zituen

Basatiak, 1989an sortua, egun hiriko neska eta blusen kide gehien dituen koadrila da.

Ospitaleko bisita modu solidarioan koadrila honek egiten dituen ekintzen egutegian sartua dago, eta 1990 urteaz geroztik egiten dute Andre Maria Zuriaren jaietan.

Laguntza eta elkarlana da Basatiak koadrilaren identitatearen ikur eta lortu nahi duten gauza bakarra okerren pasatzen ari direnei irribarre bat ateratzea da.