AUO Santiagok Bake kaletik sartzeko atea irekiko du berriro

Bihartik, azaroak 15tik aurrera, pazienteek, erabiltzaileek eta profesionalek AUO Santiagora sartzeko aukera izango dute, Bake kaleko sarreratik

AUO Santiagok ospitalerako bi sarrera izango ditu bihartik aurrera, pertsonen fluxua errazteko. Ate horretatik sartzen diren pertsona guztiek ate nagusitik sartzen diren baldintza berberetan sartu beharko dute; beraz, identifikatu egin beharko dira, bisita-txartelak, kontsultetako hitzorduen dokumentuak eta abar erakutsiz, erabiltzaileen eta pazienteen kasuan, eta Txartel Profesional Elektronikoa, profesionalen kasuan.