AUO Santiagoko 6. A solairua, Kirurgia Baskularra, Arabako ESIako Gabonetako Apaingarrien V. Lehiaketaren irabazlea
23 abendua, 2021
Lehiaketa honen bosgarren edizioan 26 osasun-zentro, zerbitzu, talde eta unitate animatu dira proposamenak bidaltzera
Lehiaketaren helburua da asistentzia humanizatzea eta profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta senideen artean motibatzea eta ilusioa sortzea.
Aurten ere, parte hartze handia izan du lehiaketak. Aurkeztutako 26 konposizioek ilusioa, sormena eta talde-lan handia transmititzen dituzte. Parte-hartzaileek, sorkuntza oso originalen bidez, animozko mezuak helarazi dituzte, baita balioak eta desio onak ere.
Aurkezpenak osatzeko material birziklatuak erabili dituzte, hala nola kartoizko kaxak, maskarak, papera eta paper-biribilkiak, eskularruak, bateak, kotoiak, gel hidroalkoholikoa, artilea, depresoreak, txertoen pote hutsak, xiringak, sendagaien kaxak, etab.
Aurten, AUO Santiagoko 6. A solairua, Kirurgia Baskularra, bosgarren edizio honetako irabazlea izan da. Material birziklatuekin sortu duten eszenatokian bi Galtzagorri ikus daitezke ospitaleratutako haurrentzat opariak jartzen, Mari Domingi eta Olentzero leihotik adi-adi begira dauden bitartean.
Zorionak irabazi duten lankideei, eta eskerrik asko urte hauetan ESIa apaintzeko denbora ematen duzuenoi, gure zentroak atseginagoak izan daitezen!
Zorionak eta Urte Berri On!!