AUO Santiagoko ZIUko erizaintzako laguntzaile talde batek saria jaso du Donostian
AUO Santiagoko Zainketa Aringarrietako Unitateko erizaintzako laguntzaile taldeak ahozko komunikazio onenaren sari bat jaso du, Euskal Herriko erizaintzako laguntzaile-ELZT-en V. jardunaldian. Topaketa hori pasa den maiatzaren 26an izan zen Donostiako Kursaalean, non 450 profesional baino gehiago elkartu ziren.
Inmaculada Vegak defendatutako komunikazioak honako izenburua du: "Evaluación del cumplimiento de las medidas de seguridad de cambio de turno en una unidad de cuidados intensivos".
Egileen hitzetan, “komunikazio honetan ZIUn egiten dugun eguneroko lana islatu nahi izan dugu. Bertan, erizaintzako laguntzaile-ELZT-en lana ezinbestekoa da diziplina anitzeko talde batean, kontrako jazoerak pazientearengana iristea saihesten duten segurtasuneko iragazki eta oztopoak egiteko orduan”.
Horretaz gain, aipatzen dute “saria posible izan dela Medikuntza Intentsiboko lankide guztien laguntzari esker, nork bere harri-koskorra ekarri baitu irabazleak izan gintezen”.