AUO Txagorritxuko sukaldean ebakuazio simulakro bat
Azaroaren 6an, 11:35ean langileen ebakuazio simulakro bat egin zen AUO Txagorritxuko sukaldean.
Ebakuazio horren arrazoia izan zen ustezko gas-ihes bat, alarma eta segurtasuneko protokoloa martxan jarri zituena.
Bigarren interbentzioko taldeko bi kidek bideratu zuten ebakuazioa, zenbait gunetatik larrialdietako bi irteeratara, ebakuazioaren abisua eman zenean langileen kokapenaren arabera.
Azkenik, alarma piztu zenetik 7 minutu eta 2 segundo pasa ostean, sukalde zerbitzuko langile guztiak “bilgunean” ziren, ate nagusiaren ondoan dagoen lorategi txiki batean kokatuta dagoena.