AUOko bena barneko terapia-taldeak lortu du nazioarteko komunikazio onenaren sari bat

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Bena Barneko Terapia-taldeak (BBTT) lortu du ahozko komunikazio onenaren saria Cuencan izandako Zainketen Ikerketaren Nazioarteko Kongresuan.

2015eko erdialdean Brasilen beste nazioarteko sari bat lortu zuten erizainek azpimarratu dute sariaren garrantzia, Osasunaren Zainketaren Ikerketa Unitateak (Investén- Instituto de Salud Carlos III) antolatutako kongresuaren exijentzia dela eta. Patologia askotako pazienteengan zainketen segurtasunari buruzko lan bat dela medio, irabazi du saria AUOko bena barneko terapia-taldeak.

Proiektu honetan profesional gehiagok ere parte hartu du, besteak beste, kasuak kudeatzeko erizainek, solairuko erizainek, ikerketa gainbegiraleak, eta abarrek.

Aurkeztutako lana kokatzen da Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektu handiago baten barruan, ardatza dituena bereziki patologia askotako pazientengan bena barneko terapia zerbitzuaren beharra baloratzea eta beraren eraginkortasuna paziente horiengan.

Paziente hauek askotan bena barneko tratamenduak behar dituzte eta behin eta berriro ospitaleratu behar dute, gaixotasuna gaizkitzea dela eta. Benaren sarbideak txarrera egiteko arrisku handiago dute paziente horiek. Hori dela kausa, BBTT-ko erizainek uste dute hau bezalako praktika aurreratuen taldeak egoteak hobetzen dituela segurtasuna patologia askotako pazienteen arretan eta pazientearen asebetetzea.