Arabako ESIak Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna Oskarbi abesbatzarekin ospatu du

Atzo Oskarbi abesbatzak AUO Txagorritxu bisitatu zuen azaroaren 25a ospatzeko

Atzo azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Berdintasun Batzordeak jarduera berezi bat antolatu zuen AUO Txagorritxun.

Oskarbi abesbatzak, emakumez osatua, arratsaldean kantu sorta bat eskaini zuen; pazienteak eta profesionalak elkartu zituen giro animatu eta parte-hartzailean, eta bertaratutako guztiek gogoz eta esker onez jaso zuten.

Ekimenaren helburua musikaren bidez batasun eta hausnarketa giroa sortzea izan zen, data horren garrantzia ikusaraziz eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromiso kolektiboa indartuz.