BerriTantak beste saio bat, osasungintzan 3D inpresioaren aplikazioari buruzkoa

Teknologia berriak profesionalei hurbildu asmoz, proiektuen garapenean laguntza posibleak eta ideia sorkuntza sustatu asmoz, Berritantak saioek  beste ziklo bati hasiera eman nahi diote. Horrela enpresak edo pertsona erreferenteak gonbidatuko dituzte euren ezagutza partekatzeko eta euren aplikazioak gure eremuan arakatzeko.

Berrikuntzan kultura berri bat sortzeko giltzetako bat etengabeko eguneratzea da eta gure eremuan garatzen ari diren ideiak ezagutzea; izan ere, horrela eguneroko arazoak konpontzeko modu berriak sortzen baitira.

Pasa den apirilaren 10ean egindako lehendabiziko saio honetan, Mizarren presentziaz gozatzeko aukera izan dugu, 3D gehitze inpresioan espezializatutako enpresa, Osakidetzako beste erakunde sanitario eta Estatuko ospitaleekin kolaboratzen duena.

Arabar konpainia honetako ordezkariek 3D inpresioa zertan datzan azaldu digute eta haren araudia. Gainera, osasungintzan izan ditzaketen aplikazio praktikoen berri ere azaldu dizkigute

  • Irakaskuntzarako bioereduak, asistentziaren gizatiartzea eta informazioa eta kirurgia konplexuen prestakuntza eta planifikazioa
  • Ziztatze eta kirurgia konplexuetarako gida sistemak
  • Operazio-gelako materiala, tresneriarena eta plaka txertagarriak, etab.

Berrikuntza batzordetik etorkizuneko Berritantak saioetara joatera animatzen zaituztegu, baita zure interesekoak izan daitezkeen berrikuntza eremu berriak proposatzera eta hurrengo saioren batean tratu daitekeena eta horrela teknologia berriak arakatu profesionalei hurbiltzeko.