Carlos Egeak Siglo XXI 2024 Medikuntza Sari Nazionala jaso du Loaren Medikuntzaren kategorian

Sari hauen helburua osasungintzako beste profesional batzuekin jardunaldi bat partekatzea da, irakaskuntzaren, ikerketaren, pazientearen arretaren eta networking proaktiboaren bidez bikaintasuna eta ezagutza sustatuz

Joan den apirilaren 3an, Siglo XXI Medikuntza Sari Nazionalen VII. edizioa egin zen Madrilen. Ekitaldi entzutetsu honek osasun arloko profesionalak bildu zituen medikuntzaren arloan bikaintasuna eta ezagutza sustatzeko jardunaldi batean. Sarituetako bat Carlos Egea izan zen, Arabako ESIko Pneumologiako jarduneko zerbitzuburua eta Loaren Unitateko arduraduna.

Siglo XXI Medikuntza Sari Nazionalen helburua da osasun-arloko profesionalen lorpen bikainak ospatu eta aitortzea, besteak beste, irakaskuntzan, ikerketan, pazientearen arretan eta networking proaktiboan. Medikuntzaren arloan bikaintasuna sustatzeko lidergo sendo baten eta kudeaketa eraginkor baten garrantzia nabarmentzen duen ekitaldia da.

Carlos Egeak bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du bere arloan, eta bere ibilbide nabarmenagatik eta Loaren Medikuntzaren arloan egindako ekarpenagatik lortu du aintzatespen hori. Gainera, arlo medikoan etengabeko hobekuntzarekiko eta berrikuntzarekiko konpromiso hautsezina erakutsi du.