Design Thinking, berrikuntzaren metodologia

Pasa den urtarrilaren 12an, Lakua-Arriagan Integrasarearean talde eragileak izan zuen bilera. Talde hori hauek osatzen dute: ESI-en integrazioaren zuzendariek, Zuzendaritza nagusiko Integrazio eta Prestakuntza zerbitzuko kideek, Kronikgunek eta Innobaskek.

Emotools enpresako Amalio Reyk emandako bilera izan zen prestakuntzako jarduera bat, "Design Thinking" izeneko berrikuntzaren metodologiaren inguruan. Metodologia hori diziplina askotako elkarlaneko prozesu bat da, erabiltzaileen beharrak eta nahiak aztertzen dituena, haren esperientzia ardatz duena eta horrela bizitzaren kalitatea hobetzen duena.

Metodologia mota hori erabiliko da ESIen integrazio-prozesuak garatzeko, erakundearen ardatza paziente edo erabiltzailea baita.