Egoiliarren Agur-Jardunaldi hunkigarria Araba ESIn

Joan den ostegunean, maiatzaren 16an, ikasturte honetan euren formazioa amaitu duten 55 BAME, BAEE, FBAE, PBAEei agur ekitaldia egin zitzaien

Agur ekitaldi horretan, AUO Santiagon egin zena, parte hartu zuten Araba ESIko Zuzendaritzako partaideek eta Ikasketa Buruek, eta horiek guztiek egoiliarrei erakunde honetan jarritako konfiantza eskertu eta opatu zieten arrakasta izatea euren etorkizun profesional berrian.

Jardunaldiko unerik hunkigarriena Alicia Narroren, Medikuntza Onkologiako 5. mailako BAMEAren interbentzioa izan zen, eta harekin batera, Elena Guemberena, Familia Medikuntzako eta komunitarioko 4. mailako BAMEa, Ana Pascualena, Ginekologia eta Obstetriziako 2. mailako BAEEarena, hala nola, Irene Orberena, Ginekologia eta Obstetriziako 4. mailako BAMEa, eta Camino Aragónena, familia medikuntzako eta komunitarioko 2. mailako BAEEa. Bostak, jada espezialistak, egonaldiak iraun bitarteko euren bizipenetako batzuk partekatu zituzten eta beraien esker onak helarazi lankide, lagun eta tutoreei.

Aurten, jardunaldiko ekitaldien artean, eskaini zaie omenaldi beroa ikasleen egoitza bideratu duten tutoreei. Juan Carlos Alonso izan zen honen ardura hartu zuena, Ikasketa Buru Ondokoa eta Larrialdietako BAME Tutorea. Honek azpimarratu nahi izan zuen besteak beste, egoiliarrak gidatzen dituzten tutoreak boluntarioak direla, horiek lan ikaragarria egiten dutela ikerketa sustatu eta arazoak sortzen direnean, eurak hartzen dutela ardura bere gain, egoiliarren egonezinak entzun eta bideratzen saiatu, eta haien gainkarga fisiko eta emozionala eramaten lagundu.

Maiatzaren 29an, AUO Santiagon ere, Araba ESIn bere formazioa hasten duten Egoiliarren Harrera Ekitaldia egingo da.

Argazki gehiago