Eguneko Ospitale Medikoa irabazle Araba ESIko gabon apaingarrien I. lehiaketan
2017, 21 abendua
Lehendabiziko aldiz Araba ESIk gabon apaingarrien lehiaketa bat egin du, arreta humanizatzeko asmoz, baita profesionalak, pazienteak, erabiltzaileak eta hauen familiak motibatzeko asmoz.
Lehiaketara 19 zerbitzu, lan-talde, unitate edo osasun-zentro aurkeztu dira, egindako lan horiek guztiek sormen eta gogo ikaragarriak aurkeztu dituzte gure erakundeko gune ezberdinak atontzeko garaian.
Azkenik, AUO Txagorritxuko Eguneko Ospitaleko erizain eta erizain laguntzaileen lan taldeak aurkeztutako apaingarria izan da aukeratua, sari moduan Gabonetako saski bat izango dute.
Zorionak irabazleei eta mila esker urtez-urte data hauetan Araba ESI apaintzen denbora ematen duzuen guztioi, horrela gure zentroak lagunkoiagoak eta abegikorragoak egiten laguntzen baituzue.
Mila esker!
Zorionak eta Urte Berri On!!
Apaingarri irabazlea:
Lehiakideak:
Eguneko Ospitale Onkologikoa - AUO Txagorritxu
Laborategi Nagusia - AUO KKKK
Barne Medikuntza. 6. B - AUO Txagorritxu
Kirofanoak. 2. solairua - AUO Txagorritxu
7. C solairua - AUO Txagorritxu
Onko-Hematologia. 6. C - AUO Txagorritxu
Esterilizazioa - AUO Txagorritxu
Kardiologia. 5. C- AUO Txagorritxu
Kardiologia. 5. A - AUO Txagorritxu
Larrialdiak - AUO Santiago
Zaramaga Osasun Zentroa
Alergologia - AUO KKKK
Pediatria - AUO KKKK
Eguneko Ospitale Medikoa - AUO Txagorritxu
Digestibo. 4. B - AUO Txagorritxu
Hemodialisi Unitatea - AUO Txagorritxu
Ginekologia. 1. C - AUO Txagorritxu
Dermatologia - AUO KKKK







