Eraberritze-lanak Sansomendi Osasun-zentroan

Profesionalen beharrizan berrietara osasun-zentroa egokitzeko asmoz.

Sansomendi Osasun-zentroko pazienteak lekuz aldatu eta gero espazioak berriro egokitzeko lanak egin dute zentroko espazio gehienetan.

Kontsultak lekuz aldatu dira (bi kontsulta gehiago lortu dira), zainketa eta proba funtzionaletako aretoak egokitu eta emergentziarako kanpora bideratutako irtenbide berria. Aldagelak ere berritu dira eta eremu pribatua berriro banatu da profesionalen beharrizanetara moldatzeko.

Eremu pribatuaren berritze-lanetan “Call Center mediko” moduko gela bat egin da, bertan profesionalek kontsulta telefonikoak kudeatzeko baliatzen dute “kontsulta fisikoa“ pasatzen hasi baino lehen. Hauxe eredua Lehen Mailako Arretako beharrizan berrietara egokitzeko premian.

Amaitzeko, zentroa margotu ere egin da.