Erorien prebentzioaren jardunbide onen “SUMAMOS Excelencia” proiektuan parte hartu du Araba ESIk

AUO Santiagoko Neurologia eta Hemodialisis unitateek erorien prebentzio arloko ekimen honetan hartu dute parte. SUMAMOS Excelenciak® hainbat zentrotako ikerkuntza-proiektu bidez zenbait eremutan egiaztatutako ebidentzia zientifikoa oinarri duten gomendioak ezartzea du helburu.

Erorikoak osasun publikoaren arazo larria bihurtu dira morbimortalitate tasa altua eta horrek eragiten duen kosteagatik. Gainera, behin-behineko edo betiko desgaitasuna bultzatzeaz gain, ospitaleko egonaldiak areagotu eta pronostikoa, ekintza diagnostikoak eta tratamendu egokiak konplikatzen diztuzte. Kasurik larrienetan munduko bigarren heriotza eragilea da.

Akutuen ospitaleetan ingresatutako pazienteen arteko intzidentzia %2,2 eta %10 artekoa da baina jokabide azterketek egiaztatu dute erorikoen intzidentzia jakinarazpen instituzionalaren sistemaren aurrean bikoiztu egiten dela.

Gero eta ageriagoa da profesional sanitarioen kezka eta kontzientzazioa arreta segurua eta ebidentzia zientifikoan onairritutako kalitate asistentzialeko zainketak eskaintzera aldera. Horren agerikoa da ezen Osakidetzak segurtasunari buruzko arazo honi aurre egiteko lan talde bat sortu zuen. Hau da, ERORIKO EZ, Erorikoen Prebentzio Protokoloa ahalbideratu zuen. Egun talde honek berrikusi eta eguneratzen dihardu erakunde sanitario osoan ezarriko den protokoloa.

Horretaz gain, Araba ESIk SUMAMOS Excelencia® proiektuan hartu du parte, ebidentzia oinarri duten Osasun-zainketarako Instituto Joanna Briggs zentro laguntzaile eta osasun zainketerako (Investen-Instituto de Salud Carlos III) Ikerkuntza Unitatearekin batera (biak estatu mailako liderrak) gure erakundean, Erizaintzako Ikerkuntza Unitateko Estibaliz Cristóbal gainbegiraleak koordinatu du proiektua.

Ekimenean inplikatu diren AUO Santiagoko Neurologia eta Hemodialisis unitateetan 65 urtetik gorako pazienteak dira diana-populazioa eta proiektuaren berezko helburuez gain, bere helburuak hauexek dira:

  • Morse Eskala erabiliz erorien arrisku-ebaluazioa sistematizatu.
  • Erorikoen prebentzioan jarduera-iritziak ezarri.
  • Erorien kopurua gutxitu baita horren ondoriozko kalteak arindu ere.
  • Profesional, paziente eta familiakoen arteko segurtasun kultura bultzatu.
  • Erorien prebentziorako pazientea eta bere zaintzaileak hezitu.
  • Eroriak sahiestu eta prebenitzeko neurrien erabilera estandarizatu.

Proiektuak urtebeteko iraupena du eta 2017an amaituko du, ordurako, aditzera emango dituzte lortutako emaitzak.