Esku Higienearen Munduko Eguna ospatzen du Araba ESIk
Maiatzaren 5eko ostiralean Esku Higienearen Munduko Eguna ospatu zen “Bizitzak salbatu: garbi itzazu eskuak” izenburupean. Esku Higienea, profesional sanitarioek mikroorganismo higagaitz orokorren zabalpena saihesteko neurririk eraginkorrena da; gainera, oso erraza eta koste baxukoa izanik bizitzak salbatzen laguntzen du.
Aurten, esku higienaren praktika hobetzea izan da kanpainaren helbururik behinena, horiek horrela, antibioetikoen aurkako erresistentziaren zabalpena geldiarazi eta pazienteak hilkorrak izan daitezkeen infekzioetatik babesteko.
Ospakizuna dela-eta, Prebentziorako Medikuntzako Zerbitzuak «Zure esku dago antibiotikoen erresistentziaren kontrako borroka irabaztea» ez-ohiko saioa antolatu zuen erakundeko profesionalak; infekzioen prebentzioaz eta gutxipenaz sentsibilizatzea xede zuela esku higiene egokiaz baliatuta.
Saio horretan esku higienearen praktikaldi bat egin ez ezik, txapak ere banatu zituzten profesionalen erabilera sustatzeko asmoz.
Pazientearen segurtasunari dagokionez, halako ekimenek aldaketa nabarmena eragiten dute pazienteen jokabidean nahiz ohituretan.