Gizartearekiko konpromisoa Araba ESIko III. World Kafearen ardatz
Urte bete gehiagoz Araba ESIk erakunde barruko eta kanpoko hainbat pertsona bildu ditu topaketa foru batean ikuspuntu ezberdinak partekatu eta ideiak sortzeko angelu positibo eta eraikitzaile batetik.
Joan den otsailaren 19, 20 eta 23an, Lakua-Arriagako osasun-zentroan, arlo sanitarioko, hezkuntzako, Gasteizeko Udaletxeko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako, pazienteen elkarteko, eta beste hainbat gizarte eragileetako 100 pertsona inguruk Araba ESIko III World Kafean parte hartu zuten.
III. edizio honen helburua izan da ezartzea zer eskaintzen dion eta zer eskaini diezaiokeen gure erakundeak Arabako gizarteari, tradizionalki bere zerbitzu kartera moduan ezagutu denetik haratago. Hausnarketa esparru moduan, Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua, joan den azaroko kanpo kontrastea, 2017-2020ko Plan Estrategikoa, Araba ESIko urteko Kudeaketa Plana eta Osakidetzako 2017-2020 Proiektu eta Erronkak, duela gutxi argitaratutakoa.
Bata bestearengandik independenteak izan diren hiru saioetan, parte hartzaileek, Araba ESIko profesionalek moderatutako mahaietan banaturik, aurreratu zuten gure organizazioarentzat interesgarria izan daitekeen gizarte definizioaren eraikuntza. Ondoren, hainbat dinamika egin zituzten Araba ESIko inguru sozial esanguratsuenak diren erakunde eta organizazioak zein pertsonak identifikatzeko eta dituzten beharrak atzemateko. Halaber, hainbat modu planteatu ziren Araba ESIKo zenbait eragile sozialen harremana sistematizatzeko, baita eurekin komunikazio bide posibleak ezartzeko moduak zehazteko ere.
III. Word Kafea amaitu ondoren, antolatzaileek azpimarratu dute saio ezberdinetan parte hartzaileek agertu duten prestutasuna ere, hala nola, elkarlana sustatuko duen sare bat eraikitzeko beharra erakundearen inguruko hainbat gizarte eragilerekin. Jardunaldietan jasotako inputekin barne hausnarketa bat egingo da gizarte kontzeptuaren definizioa osatzeko Araba ESIn.