Humanizazioari irekitako leihoak

Joan den maiatzaz geroztik, AUO Txagorritxuko hainbat gela edertu egin dira binilo argitsuez eta horrela, pazienteei egonaldia atseginagoa egitea lortu da.

Zerbitzu Nagusietako eraikuntza berrrietako eraikitze lanek suposatu dute hainbat neurri hartzea  hala nola,  hainbat geletako leihoak ixtea pazienteen segurtasuna bermatzeko.

Pazienteengan neurri honek izan duen eragina txikitzeko eta itxidura-sentipena saihesteko Larrialdietako eta Pediatria zerbitzuko langileek aukeratutako marrazkiez apaindutako biniloak jarri dira. Ekimen honek arreta zerbitzua hobetzea, gozatzea lortu nahi du eta bide batez, ESIko ingurune sanitarioa abegikorragoa egitea.

Horrenbestez, Pediatria Zerbitzuko hainbat gela edertu egin dira argazkiak dituzten panel argitsuez, ingurune naturaletara irekitako leihoak bailiran. Larrialdi Pediatrikoetan, biniloez gain, kontsultetako paretak haur ilustrazio dibertigarriekin atondu dira, esaterako, animaliak, pailazoak...

Ekimen honek lortu nahi du giro alaiagoa eta atseginagoa eta umeen egonaldia ahalik eta erosoena izatea.

Bestalde, Larrialdietako Zerbitzua ere apaindu egin dira natura, kolorea eta paisaiez konbinaturiko irudi bidez, lasaitasuna, oreka, baretasuna lortze aldera eta gainera, boxei giro fresku eta berritua eman nahi izan die, gela horietan sortzen den tentsioari indarra kenduaz eta pazientea distraitzea lortu.

Ospitaleko gelen edertzeak eragin ezin hobea du pazienteengan; gainera, hainbat ikerketek eta osasun alorreko langileen esperientziak frogatu dituzte giro atsegin eta pizgarriek eragin positiboa dutela pazienteengan.